Elkartea

Ordo Navarrorum irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2015eko amaieran jaioa lagun talde baten elkartasunari esker, Nafarroan Wargames jokoak erakusteko asmoarekin.

Elkartearen sortze hutsarekin ez zitzaigun aski eta martxan ipini ginen orain deitzen dugun “gure egoitza nagusiaren” bila, ia 60m2-ko lokala gure zaletasunez gozatzeko eta mundura erakusteko.

Gure egoitza Iruñeko Donibane auzoan dago. Bertan, gure wargames gozatzeko, maketak sortzeko, miniaturak margotzeko eta edozein mahai jokoekin gure aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzen dugu.

Hori guztia gain, elkarteak urtean zehar ekitaldi ugari egiten ditu batez ere, jokoak eta wargames desberdinak dituzten txapelketak eta ligak.

Merkatuko wargames asko ditugu: Warhammer 40000, Necromunda, Bolt action, X-Wing, Infinity, Flames of War, besteak beste.