3 Aniversario Ordo Navarrorum
Azoka Berriak Flames of War Games Workshop Jarduerak Jokuak Kolaboratzaileak Margoketa eta modelaketa Tailerrak Txapelketak

Urriaren 12, 13 eta 14an Ordo Navarrorumgo 3. Urteurrena

Hurbil dago gure elkartearen 3. urteurrena eta ospatzeko 3 egunetan zehar jarduera desberdinak izanen ditugu. Ez zaitez etxean gelditu eta etor zaitez urriaren 12, 13 eta 14an gurekin urteurrena ospatzera.

Antolatuak dauden jardueren artean txapelketa eta demostrazio desberdinak aurkituko dituzue, eta pasa den urtean bezala gure 2. eskuko friki azoka izango da hiru egunetan zehar.

Aurtengo jarduera berria gure lehengo margoketa txapelketa izango da, maila desberdinekin parte hartzeko eta sari desberdinekin irabazleentzako. Parte-hartzaile guztien artean sari desberdinak zozketatuko dira.

Gainera asteburuan zehar gure jarduera desberdinetan parte hartzen dutenen artean zozketa bereziak izango dira (gure bazkideak kanpo noski XD).

Ikusi dauzkagun jarduera desberdinak “hurrengo jarduerak” atalan, edozein zalantza baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan web posta honekin
info@ordonavarrorum.com.

3_Aniversario_Ordo_Navarrorum
3_Aniversario_Ordo_Navarrorum
Gorritxo
Warhammer 40K, Necromunda, Bloodbowl, Mordheim, X-Wing, Shadespire eta beste joku gehiagoko jokalaria. 40K-ko Norteños zaharren partaidea. Oberenarekin jolasten baduzu, galdu besteak bezala.