Lista Britanicos Open Fire
Battlefront Miniatures Flames of War Jokuak

Ordo Navarrorum-ko Gudarosteak: Open fire, Amerikarrak (Flames of War)

Ordo Navarrorum-en joko desberdinetara jolasten dugu, horregatik, gure elkartean gudaroste eta arau liburu desberdinak dauzkagu gure bazkideak eta bisitatzera etortzen zaizkigun lagunak erabiltzeko.

Jolasten ditugun jokoen artean Flames of War aurkitzen da, joko historiko bat 2. mundu gudan inspiratuta, bi talde daude Eje (Alemania, Italia, Finlandia, Hungaria, Errumania, Japon)eta Aliatuak (Erresuma batua, Errusia, Estatu Batuak, Frantzia). Batailak hiru arlo historiko desberdinetan izaten dira (Early 1939-1941, Mid 1941-1944, Late 1944 – 1945)

Jolasten ikasteko gure gotorlekuan badauzkagu bi gudaroste prest, Alemaniar gudarostea (760 puntu) eta Amerikar / Britainiar gudaroste bat (2500 puntu). Bi gudaroste hauekin prest egongo zara Fow jokatzen ikasteko bai 3. bertsioan edo 4. bertsioan.

Alde batetik gudaroste honek 2 Sherman osaturiko unitatea dauka, hauek izango dira Konpainiako Nagusiak, gainera Sherman tankeez osaturiko beste bi pelotoi dauzkagu eta unitate bakoitzean Sherman Firefly V bat kanioi indartsuago batekin.

Beste aldetik jauskariz osaturiko pelotoi amerikar bat daukagu, hauei berdin izango zaie posizio bat defendatzen badute edo etsaiaren posizio korazatu bati eraso egiten badiote, ez daukate arazorik.

Flames of war jolasten ikasi nahi baduzu harremanetan ipini honako posta elektronikoan info@ordonavarrorum.com.

Gorritxo
Warhammer 40K, Necromunda, Bloodbowl, Mordheim, X-Wing, Shadespire eta beste joku gehiagoko jokalaria. 40K-ko Norteños zaharren partaidea. Oberenarekin jolasten baduzu, galdu besteak bezala.