Jarduerak Margoketa eta modelaketa Tailerrak

Zaletasuna: Nola erabili plastikozko masilla miniaturetan zuloak estaltzeko

Askotan, gure miniaturak muntatzen hari ditugunean zuloak agertzen dira pizaren bat ongi ez delako elkartzen. Normalean margotu behar ditugunean inprimazioarekin estaltzen dira eta ez dira nabaritzen.

Baina, tamalez, beti ez da horrela izaten. Hurrengo hauek izan daitezke arrazoaiak:

  • Kalitate txarreko plastikozko miniatura.
  • Metalezko miniatura zulo gehiago izaten dituzte.
  • Muntai egokia lortzeko ez diren piezak.
  • Eraldaketak.

Agertzen diren zuloak konpontzeko produktu ezberdinak erabili ditzakegu.

Produktu hauen erabileraren abantailak hauek dira:

  • Bukaera hobea zuloak ikusten ez direlako.
  • Itxura hobea margotu eta gero.
  • Elkartasun mekaniko hobea.

Filler desberdinen desberdintasunak hurrengo hauek dira:

  • GW Masilla orlegia.
    • Garrantzitsua da espatula edo bustitako pintzelarekin aplikatzea.
    • Ez da ondo eusten miniaturan.
    • Pintzela edo espatularekin erresa ipintzeko.
    • Bustita dagoen bitartean espatularekin soberan dagoena kentzeko eta azala leuntzeko erabili daiteke.
    • Beranduago lixatu daiteke
    • $$
  • Vallejo.
    • Aplikatzeko oso erosoa.
    • Itsaspen ona.
    • Biguna dagoen bitartean espatularekin erraza kentzeko.
    • Pintzel busti batekin garbitu daiteke.
    • Lixatzeko erreza.
    • $
  • Humbrol
    • Itsaspen oso ona.
    • Ipintzeko erraza.
    • Soberan dagoena espatula batekin kentzeko erraza.
    • Lixatu eta gero emaitza oso ona.
    • Azetona dauka eta plastikoa urtu egiten du, itsaspena hobetzen du baina kontuz ibili behar.
    • $$$

Jarraian adibide bat ikusiko dugu 2. Mundu gudaren miniatura batekin.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.52-PM.jpeg
Germaniar ingenieroa PzB-39 tanke kontrato riflearekin

Kasu honetan plastikozko miniatura metalezko arma batekin elkartu behar dugu. Miniatura muntatzeko MG34 ko besoak erabiltzen hari dira eta jarraian ikusi dezakegun bezala ez dira piezak ondo moldatzen. Jarraian adibide bat ikusiko dugu 2. Mundu gudaren miniatura batekin.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.53-PM-2.jpeg
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.53-PM-1.jpeg
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.53-PM.jpeg

Arazo hau konpontzeko besoa itsasgarriarekin bere lekuan ipini dugu. Ikusi dezakegu gelditu den zuloa.

Besoa itsatsi eta gero Vallejo-ko filler plastikoa ipintzen dugu. Pintzel zahar bat erabiliko dugu eta gero soberan dagoena kentzeko pintzel busti bat eta aho bat erabiliko ditugu.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.53-PM-3.jpeg
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.54-PM.jpeg
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.48.54-PM-1.jpeg

Lodieraren arabera denbora gehiago edo gutxiago egon beharko da masilla lehortzen, kasu honetan 30 minutu ingurukoa izan da. Behin lehorra dagoenean kantitate gehiago ipini daiteke edo nahi baduzu lixatu eta margotu.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es WhatsApp-Image-2019-08-14-at-11.49.23-PM.jpeg
Erabilitako tresnak eta Vallejoko masilla.

Gorritxo
Warhammer 40K, Necromunda, Bloodbowl, Mordheim, X-Wing, Shadespire eta beste joku gehiagoko jokalaria. 40K-ko Norteños zaharren partaidea. Oberenarekin jolasten baduzu, galdu besteak bezala.