Berriak Games Workshop Jarduerak Txapelketak Warhammer 40000

Ordo Navarrorum Talaberan egonen da!

Txiripaz, zorte handiarekin deitu nahi duzuen bezala baina barruan gaude. Ordok ezin zuen galdu, izan behar den, historiako Warhammer 40000 txapelketarik handiena Europan. 6 jokalariko 76 talde zaletasun bat partekatzen momentu historiko batean. Prado del Arca-ko aretoak jendez gainezka aurkituko dira Azaroako lehenengo asteburuan, Espainiako leku guztietatik etorriko dira eta ez bakarrik jokalariak, zaleak, lagunak e.a.

Talaberako IX. GTaren bilakaera jarraitu ez duzuenentzat “El
cobrador del Waaagh”
edo “La Voz de Horus” blog gunetan ikusi dezakezue

Gure taldeari, nahiz eta esperientzia handirik ez izan honelako jardueretan, ez zaio jokalari onak faltatzen.
“Norteños-eko” garaiko jokalariak Necleon eta Wyand bezala, batera
etorriko dira Alvarez, Mikha eta Palas jokalari berriekin, denak
“Cryerman” kapitaina handiaren aginduetara. Gainera, indarrik gabe ez
gelditzeko Rivero jaunak beraien atzetik egongo da patxarana banatzen. Erresuma zaharrera garai handiak ekartzea itxoiten dugu, baina egia esan, parte-hartzearekin irabazleak gara.

Hurrengo hilabetetan artikulu desberdinak argitaratuko ditugu gure taldea eta jokalarien gudarosteak aurkezteko, arren egon!!

Gorritxo
Warhammer 40K, Necromunda, Bloodbowl, Mordheim, X-Wing, Shadespire eta beste joku gehiagoko jokalaria. 40K-ko Norteños zaharren partaidea. Oberenarekin jolasten baduzu, galdu besteak bezala.