Margoketa eta modelaketa Tailerrak Sin categoría

Hobby: IKEAko erakusleihoa apalategi gehiagorekin

Arazoak:

Guda jokoen hobbian zale gehienak hurrengoan dauzkagun atalen batetan arreta jartzen dute:

  • Bildumazaletasun
  • Muntaketa, margoketa eta konbertsioak
  • Jokoak

Berdin da zertan oinarritzen zaren, beti helduko zaizu arazo berbera izateko denbora. Non gordetzen ditugu gure gudarosteak eta miniaturak? Eta erakusketarako margotu ditugun gauzak?

Arazo hauek ikusitak azkenean kaxak pilatzea eta maletetan gordetzea ez da aski eta hurrengo arazoak sortzen zaizkigu:

  • Miniaturak hautsez betetzen dira edo maletetan apurtzen dira..
  • Margoketa pixkanaka kentzen hasten da.
  • Erakusketarako diren miniaturak ez dute bere helburua lortzen.
  • Dena nahas mahas bukatzen du.

Konponbidea

Arazo hauek konpontzeko hobbiaren zaleak normalean IKEA “DETOLF” erakusleiho ospetsuak aukeratzen ditugu.

IKEA DETOLF Vitrina
Detolf erakusleihoa zurian

Erakusleihoren salneurria 59€koa da, IKEA ez daukaten herrietan normalean jasotzeko puntu desberdinak daude.

Ezaugarriak

  • Zuria edo beltza aukeratzeko
  • Beira epelezkoa
  • Erabateko neurriak: 43 x 37 x 163 zm
  • 4 apalategi 38x36x39 zm-ko neurriarekin metalezko estrukturarekin helduak.
  • Kristalezko atea. (Irekitzeko angelua muntaiaren arabera)
  • Argia ipintzeko aukera, LED tirak edo bonbilla arruntak (kableak goiko aldetik sartzen dira)
  • Muntaia ordu batekoa da gutxi gora behera
  • Muntatzeko eta mugitzekotan kontuz izan, nahiz eta pertsona bat aski izan muntatzeko, kristalak pisatzen dute.

Abantailak

Bere abantaila garrantzitzuena dudarik gabe bere salneurria da, oso aproposa bere neurrirako. Merkatuan dauden beste aukerak 150€ baino gehiago kostatzen dute.

Desabantailak

  • Erakusleihoa ezin da guztiz itxi eta hautsa sartzen da. Arazo hau konpondu dezakegu atean goma garden bat ipintzen. Hau bezala
  • Bakarrik 4 apalategi dakar.
  • Metalezko estruktura ez da erosoa apalategi gehiago ipintzeko.
  • IKEAn ez daude ordezko piezak.

Desabantaila garrantzitsuena bere apalategi eskasa da, baina lan pixka batekin erraza da konpontzea.

Materialak

  • 6 mmko 4 kableak heltzeko zubi-branka apalategi bakoitzeko . Erosteko lekurik hoberena Leroy Merlineko torlojugintza atalean da. Bere salneurria gutxi gora behera 0,60€koa da zubi-branka bakoitzeko. Gomendatzen dizugu soberan erostea badaezpada.
  • Apalategiak. Material klase askotan aurkitu dezakezue.
    • MDF Zura. Aukera merkeena da.
      • Abantailak
        • Merkea. 1€/ apalategia
        • Gogorra
        • Ez da gilbortzen
      • Desabantailak
        • Ez dira gardenak
    • Metakrilatoa. Gomendatzen dugun aukera, merkeak eta gardenak.
      • Abantailak
        • Gardenak
        • Gogorrak
      • Desabantailak
        • Gareztiagoak. 7€ / apalategia
        • Marratu daitezke
        • Miniaturen pisuagatik gilbortzen dira
    • Beira. Aukera profesionalena eta erakusleihoarekin batera doa
      • Abantailak
        • Gardenak
        • Ez da gibeltzen
        • Gogorrak
      • Desabantailak
        • Kontuz ibili behar erabiltzean
        • Aukera garestiena 15€ apalategi bakoitzeko.

Nire kasuan, metakrilatozkoak aukeratu ditut, 38x 29.5 zm azalera eta 3 mmko lodierarekin. 3 mmrekin apalategiak gilbortzen dira horregatik komenigarria da 4 edo 5 mmko lodierarekin erostea.

Apalategiak lortzeko MuchoPlástico web orrialdera joan naiz edozein plastikoa mozteko aukera ematen duelako. Aukeratutako neurriekin 7,33€ salneurria ateratzen zaigu apilategi bakoitzeko.

Muntaia

Material guztiak elkartu eta gero muntaiarekin hasiko gara.

  • Errotulagailua eta erregela bat erabiliko dugu 4 zutabe bertikaletan marrak egiteko.
  • Egin ditugun marretan zubi-branka ipiniko ditugu. Ez da beharrezkoa oso gogor lotzea, ez erortzearekin aski da.
  • Apalategia ipintzen dugu eta galga batekin ongi dagoela ikusten dugu. Horrela ez bada zubi-brankak mugitzen ditugu arazoa konpontzeko.
  • Behin apalategia oreka onarekin izan zubi-brankak gogorrago lotzen ditugu kontuz handiarekin eta superglue tanta bat botatzen dugu azkoina bakoitzeko.
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es image-4.png

Erabateko balioa

Azaldutako aukerarekin, 4 apalategi gehiagoko erakusleihoaren salneurria da:

  • Detolf Erakusleihoa 59€
  • 4 apalategi MuchoPlástico 30€
  • Kableak heltzeko 6 mmko zubi-brankak 10€

Erabateko balio 8 apalategiko erakusleihoagatik 99€koa da.

Compártelo
Gorritxo
Warhammer 40K, Necromunda, Bloodbowl, Mordheim, X-Wing, Shadespire eta beste joku gehiagoko jokalaria. 40K-ko Norteños zaharren partaidea. Oberenarekin jolasten baduzu, galdu besteak bezala.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.