Games Workshop Jarduerak Jokuak Ligak eta Kanpaiak Txapelketak Warhammer 40000

TORNEO 2018

Ordo Navarrorum Nafarroako Modelaketa eta Estrategia Elkartea eta Games Workshop Iruñea aurkezten dizuete TORNEO 2018.

Urtero bezala, Warhammer 40000 modalitate desberdinetan gozatu ahal izango duzue, urteroko sailkapenarekin, beti bezala. Taldekako txapelketa martxoaren 17an egingo dugu ohiko moduan, lekuak mugatuta egongo dira espazioagatik, beraz, joan zaitez zure taldeko 3 jokalarien bila.

Apirilean gure 3. Warhammer 40.000 liga txapelketari hasiera emango diogu, aurten formatua aldatu egingo dugu apur bat, Futbol mundu txapelketa bezala, lehenbizi taldeak egingo dira eta oberenak kanporaketetara pasako dira, horrela lortuko dugu txapelketa ez luzatzea eta dinamikoagoa izatea.

Irailean opor itzulerarekin batera binaka txapelketa izango dugu, ikastaro berriari hasiera ona emateko. 1000 puntuetara, azkarra eta atsegina.

Eta urriak eta hasi bezain laister eta urteko azken hiruhilekoan zehar gure txapelketarik ospetsuenetarikoena,  Apocalypse Txapelketa, non 41 milurtekoaren izaki handienak eta arriskutsuenak aukezten dira galaxia honetako jabeak bihurtzeko.

Eta Enperadorearen goraldia ospatzeko bukatuko dugu Gabonetako Txapelketa batekin, txapelketa honen bukaeran 2018 txapeldunari bere sariak emango dizkiogu, beraz, ez galdu.

Gertaera bakoitzaren datak hurbiltzen diren bezala argitaratuko dira arauak gure web orrialdean www.ordonavarrorum.com, beraz arretarekin jarraitu gure berriak.